40 urte betetzen dira gaur Fernando Aire (Xalbador) hil egin zela. Omenaldia egin behar zioten egunean hil zen.
Xalbador, jaiotzako izen-deiturez Fernando Aire Etxart (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a - 1976ko azaroaren 7a) bertsolaria eta artzaina izan zen. Bertsolari liriko eta poetikoa, seriostasuna eta malenkonia ordezkatu izan zituen anitzetan; bizitza, familia, baserria, fedea eta natura izan zituen bertsoetako gai. Mattinekin batera, Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsozaleak elkartu zituen. Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976) bertso bildumak eman zituen argitara.
Iturria: Sustatu eta Bertsolari.eus
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina