2016-11-18

Badator Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen azoka

Aurkezpen prentsaurrekoan parte hartu zutenak aurtengo leloarekin: BIZITZEKOA DA
Aurtengoa 51. edizioa izango da eta inoiz baino lehenago hasiko da. Nobedadez josita dator Abenduaren 2an hasi eta 6an bukatuko den azoka. Datuak begiratzea besterik ez dugu horretarako: 349 nobedade, 246 erakusleiho, 200 kultur ekitaldi baino gehiago. Denok izango dugu bertan gure gustuko plana egiteko aukera.

Plateruena Kafe Antzokian eginda aurkezpen prentsaurrekoan, Azokako guneetako arduradunek ere parte hartu dute: Esther Soto (Areto Nagusia), Oihane Agirre (Azoka TB), Lutxo Egia (Ahotsenea), Gorka Julio (Kabi@), Johana Etxebarria (Irudienea), Itsaso Gangoitia (Saguganbara), Itziar Elias (Szenatokia) eta Goiatz Pelaez (Plateruena)

EGITARAUA OSORIK ETA EGUNEZ EGUN IKUSTEKO EGIZU KLIK HEMEN.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina