Bird on the wire
Txoriak kaiolan
mozkorrak gauez bezala
libre izan nahi nuen, alferrik.
Arrain bat amuan,
zaldun bat banintz bezala,
zugana itzuli naiz beti.
Krudel izan baldin banaiz
ahaz dezazun nahi nuke oraindik,
leial izan ez banintzen
zurekin leial nahi nuen izan.
Piztiak, urduri,
beldurrez, haurrak bezala,
puskatu dut emandako maitasuna.
Baina gaur zin dagit
xukatuko dizudala
gaizkiaz sortu nizun negarra.
Krudel izan baldin banaiz
ahaz dezazun nahi nuke oraindik,
leial izan ez banintzen
zurekin leial nahi nuen izan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina