Sariketan bi genero saritzen dira: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
Sari hauetara euskaraz idatziriko narrazio zein olerki-lanak aurkez daitezke. Lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan behar dira.
Lanak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 23an amaituko da, eta erabakiak 2017ko martxoaren 15a baino lehen iragarriko dira.
Bilbao Bizkaia Kutxak emango dituen sariak ondokoak izango dira:
Maila eta genero bakoitzean: 1. saria 300 €, 2. saria 240 €, 3. saria 180 €.
Iturria: Euskaltzaindia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina