2017-02-22

'Edebé' sarien 25. edizioa

Francisco Díaz Valladares (izq.) y Ricard Ruiz Garzón (dcha.)
Duela gutxi jakin izan dira  Edebé sarien sarien 25. edizioko irabazleak.

Haur literatura mailan Ricard Ruíz Garzón izan da irabazlea. Saria lortu duen lana 'La inmortal' da. Judit izeneko neskatxa baten istorioa kontatzen da bertan. Neskaren izaera sendoak xakeko eta bizitzako estratega bihurtuko du. Galtzen eta irabazten ikasteak indarra emango dio lagun eta lehiakide duen batek jasotzen duen tratu desegokiaren kontra borroka egiteko.

Gazte literaturan Francisco Díaz Valladares izan da irabazlea 'Tras la sombra del brujo' lanarekin. Julen Afrikan jaiotako azal zuri dun mutila da eta ez da sekula arrotza sentitu bertan. Itzulerako bidaian ezagutuko du bere aitona baino heroe handiagorik ez dagoela eta Masai tribuko neska gazte baten edertasuna. Baina kapitalismoaren iritsierak aldatu egingo du tribuen arteko elkarbizitza.

Liburu biak martxoan argitaratuko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina