2017-02-14

'Loraldia 2017' programa aurkeztu dute Bilbon

Iturria: Berria
Aurtengo egitarauak 30 emanaldi eta 150 sortzaile baino gehiago bilduko ditu martxoaren 7tik apirilaren 8ra. Bi antzerki estreinaldi izango dira programazioan eta jaialdirako propio sortutako hainbat saio.

Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak zabalduko dute jaialdia Euskal musikaren benetako istorioa antzezlana lehen aldiz azalduz. Bukaera, berriz, Mikel Urdangarinen Margolaria diskoaren aurkezpenak emango dio. Egile ugari pasatuko dira Bilbotik: Kukai, Kirmen Uribe, Alaia Martin, Lutxo Egia, Dantzaz konpainia, Iratxe Fresneda, Miren Amuriza, Hesian, Izaro... Imanol Agirre zuzendariak dionez «Emozio festa izango da ... Euskal kultura ikusaraziko dugu, euskal mundutik harago».

Informazio gehiago: Berria


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina