Donostiako Katixa liburutegian egin dute jaialdiaren aurkezpena. Ana Galarraga antolatzeileak azaldu duenez 'Literatura gure isla da' izango da aurtengo leloa; literatura hainbat modutan islatzen dela diote, eta horrela egiteko asmoa dute.
Aurkezpenean egon ziren Irati Jimenez idazlea eta Petti musikaria,maiatzaren 26an taularatuko duten 'Nigan, ispilu batean bezala' ekitaldiaren lagin bat azaltzen.
Jaialdia Euskalduna tabernan hasiko da
Markos Gimenoren 'SkizopozikS' errezital esperimentalarekin. Euskalduna tabernaz aparte, Modelo aretoan, Garoa liburudendan eta musika plazan izango dira emanaldiak.
Aurtengo jaialdian izango dira, besteak beste, Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma Unai Iturriagak idatzi eta Manex Funchsek zuzendutako Hozkailua lan berriarekin, Ander Lipus eta Patricia Urrutia aktore lanetan, Bihotz Bakartien Kluba Amaia Lasaren eta beste zenbait emakume idazleren ahotsak Aginako zero bat emanaldi musikatua oholtzaratuz, Joxe Azurmendik 1968an argitaratutako Manifestu atzeratua-ren irakurketa gaurkotua eginez Manex Agirre eta Gaizka Amondarain, Lou Topet, beste hainbat artistaren laguntzaz, Pete Seeger musikariari omenduz, Iban Zaldua eta Miren Gorrotxategi literatura hizpide hartuz Sakaponera, memoriaren ispiluarekin emanaldiarekin.
Literaturia 2017 - Isla hadi from literaturia on Vimeo.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina