2017-10-17

Euskal komikiaren historia Bilbon

Mikel Begoña eta Kike Infamek osatu dute Euskal Komikia 1975-2017 erakusketa, eta Bilboko Foru  Liburutegian ikusgai egongo da Urriaren 27arte.

Mikel Begoña gidoilariak dio Franco hil ondoren Euskal Herrian argitalpen berriak agertu zirela, eta abagune horretan indartu zela euskal komikigintza ere. Azken lau hamarkadetan euskal komikigintzak emandako uztaren erakusleiho bat da erakusketa. Badago-eta zer irakurri, Begoñaren hitzetan. «Komikigintza irakurleen artean zabaltzea besterik ez da falta, produktua egon badagoelako, eta kalitate onekoa, gainera»

Iturria: "Berria"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina