'El único y verdadero rey del bosque' du izena Iban Barrenetxearen azken liburuak, eta 'A buen paso' argitaletxearen eskutik dator.
Iparralde urrunean kokatzen da istorioa udazkeneko azken egunean. Etxe txiki-txiki baten bizi diren Jaska, Kaspar eta Masia anai-arrebak, Primus I erregea, azeri zuri zoragarri bat, hiru bele beltz, azeri larruz egindako lepoko baten nahia, festa eder bat, eta ...
Osagai guzti hauek istorioko pertsonaien bizimodua aldatu egingo dute. Dena Ibanen idazkera eta xehetasunez betetako marrazkiz osatuta. Azkenean garbi geldituko da nor den basoko benetako errege bakarra.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina