2011-11-28

Beldur Barik

Azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren Nazioarteko Eguna izaten dela eta, 21etik 25era erakusketa bat izan dugu gure liburutegian. Erakusketa honetan gaiarekin lotutako liburuak erakusgai egon dira. Baita ere, hainbat aldizkari eta bideo azaldu ditugu. Gainera, hainbat iturritik jasotako datu taulak ere egon dira.

24an, ostegunean, hainbat bideo ikusgai egon ziren jolastorduan. Bideoak aurtegon 'Beldur barik' lehiaketara aurkeztutakoak ziren , etan gure ikasle ohi batek egindako bat erakkutsi genuen.
25ean, gainera, liburu irakurketa saio bat egin genuen jolastorduan. Hainbat ikasle eta irakaslek parte hartu zuten, eta 3 liburuko pasarteak irakurri ziren: Debora Ellisen 'Gerrateko ogia' , Migel A. Mintegiren 'Kulero salatzaileak' eta Antton Kazabonen 'Aurpegiko ubeldurak'.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina