2011-11-24

EUSKADI LITERATURA SARIAK

Blanca Urgell Kultura sailburuak 2011ko Euskadi Literatura sariak banatu ditu asteazken honetan, eta honako hauek jaso dute saria: Ur Apalategi (euskarazko literatura, 'Fikzioaren izterrak'), Jon Bilbao (gaztelaniazko literatura, 'Bajo el influjo del cometa'), Miren Agur Meabe (euskarazko haur eta gazte literatura, 'Errepidea'), Karlos Zabala (euskarazko literatura itzulpena, 'Zubi bat, drinaren gainean'), Iban Barrenetxea (literatura lanaren ilustrazioa, 'Bombástica naturalis'), Joseba Sarrionandia (euskarazko saiakera, 'Moroak gara behelaino artean?') eta Iñaki Uriarte (gaztelaniazko saiakera, 'Diarios 1999-2003'). Gaztelerazko haur eta gazte literaturaren saria hutsik geratu da.

Sarituetako bat, Iban Barrenetxea, Elgoibarkoa da. Zorionak!

http://www.eitb.com/eu/kultura/literatura/osoa/782539/euskadi-sarien-epaimahaiaren-ausardia-eskertu-du-sarrionandiak/

Iturria: EITB

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina