1. Saria: KILKERRAREN AMETSA – (FELIX CONDE - 4B)
Jaio da egun berria
zelaian kilkerra
kanta-kantari dabil
arkupe batean
nire barneko poza
erakutsi nahiean
kantatzen dizut zuri
nire barneko maitea
Zure presentzia gustuko dut
beti zugan pentsatuz
gabonetako gau gogorrak
negarrez pasa ditut.
Zure presentzia nahiko nuke
baina ezin da hori gertatu
hurrengo udarari itxaron
beharko diogu
udan gertatutako gauzak
geldituko dira gure artean
elkar bizi ditugun
hainbeste gauza
2. Saria: OROITZAPEN FRESKAGARRI BAT – (LORENA REVERT - 4A)
Jaio da egun berria;
zelaian kilkerra
naturaz gozatzeko
eguraldi ederra
etxetik irten eta
banoa kalera.
Nire lagunak deitu
ta goazen mendira
txorien kantu lasaiak
entzut ditut orain
zelako kantu polita
nire belarrientzat.
Eguzkiaren distira
uretan isladatu ta
utzi ditu nire begiak
guztiz liluratuta.
Gero beste aldean
elurraren zuritasuna goian, tontorrean
behar dudan askatasuna.
Haizearen freskotasuna
nire masailetan
uste dute nire bihotza
mila taupadaka.
Zu zaitut gogoan
momentu guztietan
galdu zintudan eguna
beti oroitzapenean.
- 'UDABERRIA' – Ainhoa Garcia – 2A
Jaio da egun berria;
zelaian kilkerra
eguzkia kilkerraren gainean
beltza eta ederra
kantan ari da
kanta-kantari neskaren bila
ez du erantzukin jaso,
triste dago, ez du kantatzen.
Eguzkia mendi artean
ezkutatzen ari da,
hotza, bakarrik dago
belar artean, bakarrik
azken ahaleginak, kantatzeko
ordu bat, bi ordu, goizean goiz,
eguzkia indartsu dago,
belarretako ihintza desagertzen
ari da,
kilkerra lotan dago
ur tanta bat jausi zaio
ezin du gehiago
kilker zaharra, hiltzeko
zorian dago
berarentzako azken udaberria
belarra, zuhaitza, loreak, haizea
faltan botako ditu.
- 'ALERGIAREN UNEAK' – Maider Salegi – 2B
Jaio da egun berria;
zelaian kilkerra
eguzkiaren argia
nire gelako leihotik sartzen da.
Goizean jaikitzean
ikusten den lore sorta
gelako mahai gainean
lorontzi haundi baten barruan.
Lore gorri haundi baten gainean
tximeleta izugarri bat
kolore bizikoa
bere hanka txikiekin.
Polena xurgatzen
lore batetik bestera saltoka
polena uzten
bere hanka txikiekin.
Alergiak eraginez
baina neri berdin zait
alergia izateak
nahiz eta gaizki pasa.
Alergia egunak
nire lagun guztiak
dira oso jatorrak.
Alergia egunetan
dira oso majoak
opari guztiekin
etortzen direnak.
Guztia laburtuz
dira oso onak.
- 'ZUTAZ AHAZTEN' – Lucia Duran – 3A
Jaio da egun berria;
zelaian kilkerra
larrearen animatzailea
kri-kri-kri egiten duen
animalia polita.
Nire aimaliarik gustokoena, politena.
Animalia hori entzutean
poztu egiten naiz, dena
positiboagoa ikusten dut,
nire arazo guztiak
joan egiten dira.
Sarritan joaten naiz
larrera, nire gauzetan
pentsatzera
Hemengo lasaitasunak
eta ixiltasunak
nire bakea itzuli dit
zuk alde egin zenuenean
sortu zitzaidan ekaitza baretuz.
Leku guztietara daramat zure ilearen
usain goxoa larrean, kilkerraren
laguntasunarekin joaten zait, zure
irudi hori gau eta egun egongo nintzen hemen, zure irudia etor
ez dadin, zure irudi polit
hori ahazten saiatuz
baina beti dator
ezin dut saihestu ...
- 'BIHOTZEKO UDABERRI' – Aitor Maiztegi – 3B
Jaio da egun berria;
zelaian kilkerra
gaurko egunak ematen du
izango dela ederra
eguzkia da nagusi
goizeko zeruan
gogor ematen digu
guztion buruan
denok dakigu jadanik
bukatu dela negua.
Jada pozik da zerua
orain iritsi da
urtaro berria
poztasunaren udaberria
neguko izotz guztiak
segituan desagertu dira
eta elur malutak
agertzen badira
hilko ditu denak
bizitzako eguzkiak.
Orain ari dira
mailukiak inoiz ez dira izaten
hilabetean hain politak
hala esaten du
beti nire aitak
holakoa da gure
bihotzeko udaberria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina