2012-02-13

'San Juan Bosko' lehiaketako lanak DBH: Narrazioa

1. Saria: BETIDANIK ETA BETIKO ELKARREKIN – (ANE RUBIO - 4A)


Iker da nire lagunik onena. Oso mutiko jatorra da, eta primeran moldatzen gara biok elkarrekin. Bizi ere, elkarrengandik nahiko hurbil bizi gara, eta ttikitatik gara lagunak.

Gure koadrilan, sei-zazpi lagun gara, baina lagun-lagunak, gu biok. Izan ere, azken aldian gero eta zailagoa egiten zaitu besteekin ongi konpontzea. Hobekien Ainararekin, baina hori nola nahiko bakartia den, ez da beti gurekin ibiltzen. Beste laurekin, ordea ... Horiekin ez dakigu zer egin behar dugun. (Hamaiketan igerilekuan – Antton Kazabon)
Ikerrekin nire bizitzako momentu onenak pasatu ditut. Beti egon gara bata bestearen alboan momentu on nahiz txarretan eta gertakizun horiei aurre egin diegu elkarren laguntzaz.

Ainara aldiz oso neska jatorra da, baina oso lotsatia da, ondorioz ez da askotan gurekin irtetzen.

Gau batean, Donostiko kaleetan zehar juergan genbiltzala, azal iluneko gizon zahar eta lodi bat gerturatu zitzaidan. Eta neukan diru guztia emateko xuxurlatu zidan belarrira. Nik ez-entzunarena egin nuen. Hark kasurik egin ez niola konturatuta lepotik heldu zidan labana batez mehatxatuz. Iker egoera hartaz jabeturik, arrapaladan gerturatu zen gugana. Eta gizon beltzaranari ni bakean uzteko agindu zion, baina morroi hark ez zion tutik ere ulertu eta dirua emateko jarraitu zidan esaten geroz eta tonu desatseginagoan. Azkenik, Ikerren begiak gori-gori jarri ziren eta beste puntaraino bidali zuen ukalbikada sendoa eman zion aurpegian. Beltza beldurturik kalean behera joan zen, atzera noizbehinka begiratuz.

Egun hartan gertatutakoak erakutsi zidan, benetako lagunak gutxi dauzkagula eta Iker horietako bat dela, bizitza guztirako laguna. Ezagunak asko izan ditzakegula, baina horrela defendatuko zaitun lagun minak milatik bat edo bi soilik daudela. Bizitza salbatuko dizuten lagunak, horiek dira benetakoak momentu on eta txarretan zurekin daudenak, edozein gertakizunen aurrean zu defenditzeko eta zugatik aurpegia ateratzeko prest daudenak.

Biharamunean egunak argitu zuenean, sekulako erresaka neukan. Ikerrekin geratua nintzen nire etxe alboko kafetegian. Dutxa bat hartu, arropa jantzi eta berehala jeitsi nintzen. Ez dakit zergatik baina Iker ikusteko gogo izugarria nuen, berarekin berriketan jarduteko irrikaz nengoen. Orduan konturatu nintzen maiteminduta nengoela. Txikitatik lagun moduan ikusten nuen mutil hura orain nire bikotekidea izan zitekeen mutil bat zela ikusten nuen. Gau hartan nigatik egin zuenak beti hor dagoela eta egongo dela erakutsi zidan.

Hamarrak eta zazpi minutu ziren, eta han sartu zen Iker inoiz baino irrifartsuago kafetegian niri begirik kendu gabe. Elkar agurtu ondoren, zera esan zidan:
  • Gauza bat esan behar dizut. Atzoko gertakizun hark. Begiak ireki dizkit ...
  • Zer? Ez dut ezer ulertzen.
  • Ba ... zutaz maiteminduta nagoela ...

2. Saria: AZKEN TRENA – (SARA ARRIOLA- 3A)

Iker da nire lagunik onena. Oso mutiko jatorra da, eta primeran moldatzen gara biok elkarrekin. Bizi ere, elkarrengandik nahiko hurbil bizi gara, eta ttikitatik gara lagunak.

Gure koadrilan, sei-zazpi lagun gara, baina lagun-lagunak, gu biok. Izan ere, azken aldian gero eta zailagoa egiten zaitu besteekin ongi konpontzea. Hobekien Ainararekin, baina hori nola nahiko bakartia den, ez da beti gurekin ibiltzen. Beste laurekin, ordea ... Horiekin ez dakigu zer egin behar dugun. (Hamaiketan igerilekuan – Antton Kazabon)

Ez dute ulertzen, Iker eta biok oso maite genuela elkar. Ez zen nire lagunik onena soilik, ez, nire apoiloa, mutila, laguntza, hasarrea ...

Bera. Bera zen, nire goiz ilunetan, argia pizten zuena, negar egiteko zorian nengoenean, barre tonto hori ateratzen zidana. Bera musuek, hodeietara garraiatzen ninduten, munduko pertsonarik zoriontsuena bihurtuz. Baina, nahiz eta nik hori dena sentitu, gu bion artekoa bukatu egin behar zen. Nahiz eta nire sufrimenduan ito, nahiz eta nire malkoek mundu hau bete, ezin nuen gehiago. Ezin nuen. Bere musuek ez zidaten onik egiten, bere besarkadek nire bihotz ahula hautsi eta zapaltzen zuten. Maite nuen: inor baino gehiago. Baina, nik sentitzen nuena, eta, berak sentitzen zuena ez ziren gauza berdinak. Baina, nola esaten zaio, bizi honetan gehien maite duzunari, ezin duzula berarekin jarraitu?. Gau iluna zen hura. Goruntz begira nengoen eta nire minez beteriko malkoek bustitzen ninduten. Ezin nuen horrela jarraitu. Ohetik jaiki eta nire bakero zaharrak jantzi, sudadera bat, eta, nire bizitzan egingo nuen gauzarik zailena eta mingarriena egingo nuen. Atea itxi, eta gau-ilun hartan, kale bakarti haietan, Ikerren etxeko atarira iritsi nintzen. Arnasa sakon hartu eta txirrina jo nuen. Riiiiiing!. Ez nuen inoiz pentsatu soinu horrek, honelako minik sortuko zidanik. Nire aurrean, mundu osoko ez, unibertso osoko pertsonaren aurpegi perfektu hori agertu zen. Begi handi berdeak, ile horia, urre kolorekoa. Obalo perfektu baten itxurako aurpegia.

  • Itsaso? - galdetu dit berak, harriturik.
  • Iker– nire begiek ezin izan diete malkoei eutsi, eta nire hezti koloreko begiak, gorritu eta negarrez hasi dira– ezin dut ... ezin dugu ... ezin dut zurekin jarraitu.
  • Itsaso ... baina ...
  • Ez, entzun iezadazu. Nik inor baino gehiago maite zaitut, eta hori badakizu. Baina, zuk ez nauzu maite, zure lagunek kontatu didate, Ainhoa ez duzula ahaztu. Ulertzen dut. Baina ezin dut horrelako txutxumutxuak ingoratu, nahiz eta nik nahi. Beraz, ez ahaztu inoiz, maite zaitudala, hemen duzun gutun honetan jartzen du dena. Agur ... eta maite zaitut!- nire ezpainek bereak ikutu zituzten eta musu harekin, atzean utzi nuen nire ametsetako mutila.

Nire logelan nago, beno, nire pisuan. Bartzelonako unibertsitatean ikasten dut. Egia esan, ezin izan dut inoiz Iker ahaztu. Ez, bere musuak, besarkadak, laztanak ... inoiz gehien maite izan dudan pertsonarenak, galdu egin nituen. Gau ilun hartan. Malko bat erori zait, nahiz eta nire buruari aspaldi agindu ez nuela berriz negarrik egingo. Mahai gainean gutun bat dago. Zabaldu, eta nire malkoak jausten hasi dira. Ikerrek maite ninduen. Bai, maite ninduen benetan. Etxea zegoen bezala utzi eta korrika hasi naiz irtetzen den azken trena hartzeko asmotan. 'Bai' iritsi naiz. Billetea eskatu, eta trenean sartu naiz. Jendetza handia dago. Azkenean, berriro ere Iker izango dut nire besoetan, eta ez dut inoiz gehiago askatuko. Bat-batean, zarata handia hasi da eta ...Piiiiiii!”. Nire mundua ilunduta dago. Nire azken pentsamendua Iker izan da. Ez zaitut inoiz ahaztuko.

  1. Saria: 'BOLIGRAFO MAGIKOA' – Enara Agirrezabala – 1A
Iker da nire lagunik onena. Oso mutiko jatorra da, eta primeran moldatzen gara biok elkarrekin. Bizi ere, elkarrengandik nahiko hurbil bizi gara, eta ttikitatik gara lagunak.

Gure koadrilan, sei-zazpi lagun gara, baina lagun-lagunak, gu biok. Izan ere, azken aldian gero eta zailagoa egiten zaitu besteekin ongi konpontzea. Hobekien Ainararekin, baina hori nola nahiko bakartia den, ez da beti gurekin ibiltzen. Beste laurekin, ordea ... Horiekin ez dakigu zer egin behar dugun. (Hamaiketan igerilekuan – Antton Kazabon)

Aurreko egunean bilera bat eduki genuen gelan Antton zuzendariarekin, eta aiturtu beharra daukat mania ikaragarri bat dudala; marrazkitxoak egitearena hain zuzen ere.

Han nengoen aspertuta beti bezala. Nahi gabe, aurpegi baten marra marraztu nuen. “Zer izango da mutila ala neska?” galdetu nion nire buruari. Eta zinestezina bada ere, eskuetan nuen boligrafo beltzak, begi borobil-borobilak, ezpain aragitsuak, sudur pekaduna eta ile kizkurra marraztu zizkion bakarrik-bakarrik.

Orduan, Antton zuzendariak ni seinalatu ninduen “Eta zuri zer iruditzen zaizu hori?” galdetuz. Bihotza bularretik aterako zitzaidala sentitu nuen barnean. Ahozabalik geratu nintzen eta zertaz hitz egiten ari garen galdetu nion lotsaturik. Eta marrazkitxo gehiago ez nituela egingo zin egin nion neure buruari.

Baina halako batean neskatilla haren aurpegia niri hizketan ari zitzaidala sumatu nuen. “Kaixo, Kattalin dut izena eta zuk?”. Nik nire izena esan nion harriturik. “Lola”. Kattalin gauzak eskatzen hasi zitzaidan. “Senargai bat nahi dut, bizarduna. Eta itsasontzi handi bat ere bai, mesedez. Aaaaaaaaaaaaah eta niri gorputz lirain bat egitea ere nahi dut. Gona motaduna, eta zapatila marradunak”. Eta boligrafo beltzak Kattalinek esandako guztia margotu zuen segituan.

Paper hura motxilan sartu nuen eta ikastolatik ateratzeko ordua bukatu zenean, itsas ertzera joan nintzen, paper hura zimurtu eta itsaso zabalera bota nuen. Papera zabaldu eta blaitu egin zen. Itsaso zabalean desagertu zen arte ez nintzen etxeratu.
    • 'BETIRAKO ZUREKIN' – Haizea Sanchez – 1B

Iker da nire lagunik onena. Oso mutiko jatorra da, eta primeran moldatzen gara biok elkarrekin. Bizi ere, elkarrengandik nahiko hurbil bizi gara, eta ttikitatik gara lagunak.

Gure koadrilan, sei-zazpi lagun gara, baina lagun-lagunak, gu biok. Izan ere, azken aldian gero eta zailagoa egiten zaitu besteekin ongi konpontzea. Hobekien Ainararekin, baina hori nola nahiko bakartia den, ez da beti gurekin ibiltzen. Beste laurekin, ordea ... Horiekin ez dakigu zer egin behar dugun. (Hamaiketan igerilekuan – Antton Kazabon)


Egunak eta gauak, egun gehiago eta gau gehiago pasatu dira jada. Lagunekin liskarrak sortzen ari dira, hala ere Ikerrek eta nik ez diegu kasu askorik egiten. Haien arazoak dira. Ez gara sartu behar, badaezpada ere.

    • Xabi, zer egingo dugu orain?- galdetu dit Ikerrek.
    • Ba, ez dakit. Agian konpondu daitezela esan behar diegu.- esan dut pentsakor.
    • Begira, Ainara negarrez dago! Harengana joan behar garela uste dut.- soltatu du Ikerrek.

Ainararengana hurbildu gara, zer gertatu ote zaion galdezka. Bera, zuhaixka baten azpian dago, enborraren kontra jezarrita. Triste aurpegia dauka. Mundua bere gainera erori bazen bezalakoa.

Gereziondoaren loreak ederrak dira, Ainara ere are politagoa egiten dute. Harekin ez naiz oso ondo moldatzen, baina hala eta guztiz ere, zerbait berezia ari naiz neskatilarengan sentitzen. Bere begi urdinek, itsasoa bezalakoak eta diamante batek bezalako distira dutenak, nire barneko pentsamenduak aldatzen hasi dira. Buruarekin mugimendu bizkor bat egin edota berriro benetako mundura etorri naiz.

    • Kaixo, Ainara!- irten zait barrutik.

    • Epa ...- esan du, pixka bat urduri.
    • Negarrez ikusi zaitugunean, zuregana etortzea bururatu zaigu. Zer moduz zaude? Gehitu zuen Ikerrek.
    • Lasai, ondo nago ... baina koadrilakoak nirekin haserre daude- esan du erdi negarrez.
    • Joan zaitez haiekin hitz egitera, ikusiko duzu nola konponduko duzuen.- esan nion pozez.
    • Arrazoi duzu, oraintxe noa.- esan zuen irribarrez Ainarak.

Jauzi batez jaiki, eta malkoak lehortu dituela, Jon eta Mariorengana joan da haiekin hitz egin nahian.

Hitz egiten hasi dira. Ainararen begiek nireak maitemindu ditu. Hain denbora gutxian, sentsazio arraro bat sentitu dut, baina niretzako gordetzea erabaki eta hala egin dut inori, nire lagun onenari ere esan gabe.

Jadanik hitz egiten amaitu dute, eta nire begirada berearekin lotu da.

Guregana hurbiltzean, bere ezpain goxoek barretxo bat zekartzaten. Nik ere irribarre txikitxo bat itzuli diot. Ez diogu elkarri hitzik bota, baina nik badakit zerbait sentitzen duela nigatik.

Hurrengo egunak ohean etzanda igaro ditut, azkenean Ikerrek deitu didan arte.

    • Ring-riing”- egin du hots telefonoak.
    • Bai? Nor da?- galdetu dut tonu grabez.
    • Kaixo, Xabi. Iker naiz. Irtengo al zara? Zure beharra dut, zeharo aspertuta nago.- esan du Ikerrek alaitasunez.
    • Ba ... nik beste gauza bat neukan pentsatuta. Etorriko al zinateke nire etxera?- erantzun nion.
    • Ongi da, bostetarako han izango naiz. Aio!- esan zidan berak.
    • Bai, aio!- erantzun nuen.

Bostak iritsi, eta laguna nire etxe atean azaldu da. Besarkada handi bat eman, eta etxean sartzera gonbidatu dut.

    • Iker, zera ...- hasi naiz hitz egiten.
    • Zer duzu?- galdetu dit, kuriositatez.
    • Ainara dut gustuko.- irten zait ahotik.

Orduak igaro ondoren, agurtu egin dugu elkar. Ni oso urduri nago, ez dakit zer egin.

Eskolara iritsitakoan, Ainara niregana hurbildu eta gereziondoaren azpira eraman nau. Ez dakit zertarako egin duen hau, baina bat-batean eskutik heldu eta muxu bat eman dit, ezpainen erdi-erdian. Muxu goxoa, bera bezalakoa. Oso atsegina. Ez dut inoiz horrelakorik sentitu. Hil arte horrela egon nahiko nuke, edo denbora geldi zedin.

    • Maite zaitut.- esan diot adeitasunez, baina era berean urduri.

Hark irribarre txiki bat egin eta eskuaz agurtuz koadrilakoengana joan da.
    • 'TXANTXA HUTS BATEK EKAR DEZAKENA' – Saioa Marcos – 1C

Iker da nire lagunik onena. Oso mutiko jatorra da, eta primeran moldatzen gara biok elkarrekin. Bizi ere, elkarrengandik nahiko hurbil bizi gara, eta ttikitatik gara lagunak.

Gure koadrilan, sei-zazpi lagun gara, baina lagun-lagunak, gu biok. Izan ere, azken aldian gero eta zailagoa egiten zaitu besteekin ongi konpontzea. Hobekien Ainararekin, baina hori nola nahiko bakartia den, ez da beti gurekin ibiltzen. Beste laurekin, ordea ... Horiekin ez dakigu zer egin behar dugun. (Hamaiketan igerilekuan – Antton Kazabon)

Oso berritsuak dira eta ez dira geldirik egoten, gainera ez dira gu bezain dibertigarriak. Orain dela bi urte, Sara eta Andoni, Iker eta biok bikote ginela asmatu zuten. Eta ez dakizue nolako iskanbila egon zen eskola osoan, denek burlak egiten zizkiguten, barre ... Ni oso gaizki sentitzen nintzen eta negarrez joan nintzen etxera. Etxera iristean ezer esan gabe nire gelara joan eta atea krisketaz itxi nuen. Orduan, nire ama ate ondora etorri eta galdetu zidan: “Zergatik jartzen zara horrela, ez zenuke eskolan egon behar?”. “Bai ama, baina norbaitek ni eta Iker bikote garela asmatu du eta jendeak ez gaitu bakean uzten” esan nuen. “Zu egon lasai” esan zidan amak. “Joan zaitez eskolara eta ez egin kaso jendeari” esan zidan amak.

Orduan, atea ireki, ama besarkatu eta korrika eskolara abiatu nintzen.

Iritzi nintzenean, inork ez zidan burlarik egin. Ikerrengana abiatu nintzen eta Ikerrek Sara eta Andoniren erru zela kontatu zidan eta denek gezurra zela bazekitela jada,. Orduan asko poztu nintzen eta disimulatu ere egin gabe Iker besarkatu nuen.

Txantxa bat izan zen harren, biok haserre jarraitzen genuen bi lagunekin. Azkenean barkamena eskatu ziguten, orduan barkatu genituen. Orain bi urte igaro dira hori gertatu zenetik baina nik ez dut ahazten egin zigutena. Izan ere jendea asko haserretu zen Sara eta Andonirekin eta ez dute ia lagunik.

Ainarak ere beraiekin haserretuta zegoela esan zigun lehengo egunean, eta harrituta gelditu ginen, izan ere bere hitzaldi luzeena izan zela uste dut. Gaur abenduaren 23a da, eta gaur hartzen ditugu oporrak. Bi egun barru Gabonak dira eta Ikerrekin ospatuko dut bere etxean. Sarak eta Andonik dakiten arren gezurra esateko gogoa eta dutela ematen du. Ematen duenez ohartu dira txantxa batek ekartzen dituen ondorioak zeintzuk diren. Bueno, badakizue jada zer gertatu daitekeen. Orduan, mesedez, ez egin horrelako txantxarik.
    • 'IKER ETA NI' – Ane Zuñiga – 2A

Iker da nire lagunik onena. Oso mutiko jatorra da, eta primeran moldatzen gara biok elkarrekin. Bizi ere, elkarrengandik nahiko hurbil bizi gara, eta ttikitatik gara lagunak.

Gure koadrilan, sei-zazpi lagun gara, baina lagun-lagunak, gu biok. Izan ere, azken aldian gero eta zailagoa egiten zaitu besteekin ongi konpontzea. Hobekien Ainararekin, baina hori nola nahiko bakartia den, ez da beti gurekin ibiltzen. Beste laurekin, ordea ... Horiekin ez dakigu zer egin behar dugun. (Hamaiketan igerilekuan – Antton Kazabon)

Beraiek ere ez digute kasu egiten. Koadrilakoak gara gela berean ikasten dugulako. Beraiengandik aparte ibiltzen gara beti.

Gaur, eskolara joateko txirrina jo diot. Ez dugu asko hitz egin. Normalean, ordea, hitz eta pitz aritzen gara. Jaitsi denean, elkar agurtu dugu. Ni, berari hitz egiten hasi, baina berak jarraitzen ez didala konturatu eta ixildu egin naiz.

Arratsaldean, Donostiako hondartzara joan gara koadrilakoak. Iritsi eta gabarroira joan gara. Marea goian zegoen eta egin beharreko bidea luzea izan da. Iker eta ni goaz buruan. Nik ezin nuen gehiago eta Ikerri helduta joan naiz.

Gabarroian hainbat salto egin ditut eta orain ertz batean eserita nago. Iker igo da eta nire alboan eseri da.

Bat-batean, gure begiradak gurutzatu dira eta hortik gutxira bere ezpainak sentitu ditut nire ahoan.
    • 'EZ HASERRETZEKO ARRAZOIAK' – Nerea Astigarraga – 2B

Iker da nire lagunik onena. Oso mutiko jatorra da, eta primeran moldatzen gara biok elkarrekin. Bizi ere, elkarrengandik nahiko hurbil bizi gara, eta ttikitatik gara lagunak.

Gure koadrilan, sei-zazpi lagun gara, baina lagun-lagunak, gu biok. Izan ere, azken aldian gero eta zailagoa egiten zaitu besteekin ongi konpontzea. Hobekien Ainararekin, baina hori nola nahiko bakartia den, ez da beti gurekin ibiltzen. Beste laurekin, ordea ... Horiekin ez dakigu zer egin behar dugun. (Hamaiketan igerilekuan – Antton Kazabon)

    • Badakit zer egin!- esan zuen Ikerrek.- Festa bat ospatuko dutu eta guztiak gonbidatuko ditugu. Horrela lagun handiagoak egingo gara eta hobeto moldatuko gara.

Niri oso ona iruditu zitzaidan Ikerren ideia, beraz, baietz esan nion. Eta eguna adostu genuen, urtarrilaren 27a hain zuzen ere.

Jende asko joan zen eta oso ondo pasa genuen. Baina festaren amaieran sortu zen iskanbilak ipini zuen guztia hankaz gora. Aitorri edalontzia erori zitzaion Ikerren gainera eta Iker asko haserretu zen, izan ere, bere elastiko gustukoena zikindu baitzion.

Ikerrek ostiko bat eman zion eta Aitorrek zaplasteko bat itzuli zion. Biak oso haserre zeuden eta izugarrizko desastrea eragin zuten. Mundu guztiak korrika alde egin zuen, Aitorrek, Ikerrek eta nik izan ezik. Biak banantzen saiatu nintzen baina zoritxarrez ez nuen lortu. Joateko ordua iritsi zen eta bakoitza bere bidetik abiatu zen. Nik Ikerri lagungu nion oso triste zegoen. Hurrengo goizean beti bezala, ni eta Iker batera joan ginen eskolara eta bertan Aitorrez eta Ikerrez ez zuten piperrik ere hitz egin.

Natur Zientzietako orduan binaka lan bat egin behar zen eta Aitorrek eta Ikerrek batera egin behar zuten.

Hasieran, ez zuten lan handirik egin baina ondoren atzo gertatutakoa ahaztu eta berriro ere lagunak egin ziren.

Mundu guztiak aurpegi txarrarekin begiratzen zion Ikerri ez zuelako arrazoirik horrela haserretzeko, izan ere, Aitorrek nahi gabe egin zuen eta barkamena eskatu zion.
    • 'NIRE BIZITZAKO AMODIOA' – Leyre Castro – 3B

Iker da nire lagunik onena. Oso mutiko jatorra da, eta primeran moldatzen gara biok elkarrekin. Bizi ere, elkarrengandik nahiko hurbil bizi gara, eta ttikitatik gara lagunak.

Gure koadrilan, sei-zazpi lagun gara, baina lagun-lagunak, gu biok. Izan ere, azken aldian gero eta zailagoa egiten zaitu besteekin ongi konpontzea. Hobekien Ainararekin, baina hori nola nahiko bakartia den, ez da beti gurekin ibiltzen. Beste laurekin, ordea ... Horiekin ez dakigu zer egin behar dugun. (Hamaiketan igerilekuan – Antton Kazabon)

Pentsatu dugu, again koadrilatik joatea eta gu biok bakarrik irtetzen hastea. Baina arazo bat dago, Ikerrek neskalaguna du eta oso jeloskor jartzen da gu biok bakarrik irtetzen garenean. Ni saiatu naiz ulertarazten lagunak bakarrik garela, baina Maitanek, Ikerren neska lagunak, gorroto nauela dirudi. Ikusten nauen bakoitzean existituko ez banintz bezala egiten du, eta hitz egiten didan bakoitzean oso zakar egoten da.

Egun batean, institutotik etxera bueltatzen ari ginenean eta Iker bere etxera sartu zenean, Maitane agertu, eta bere lagun guztien artean arrautzak eta hirina bota zidaten. Ni, oso haserre etxera joan eta Ikerrri deitu nion gertatutakoa azaltzeko. Ikerrek Maitanerekin hitz egin zuen eta erlazioa uzteko zorian egon ziren, baina azkenean, Maitanek Iker konbentzitu zuen eta ez zuten utzi.

Hurrengo egunean, Maitanerekin topo egin nuenean, berarekin hitz egin eta milagarren aldiz esan nion, ez nengoela Ikerrez maiteminduta, gezurra izan arren. Betidanik gustatu zait Iker, baina ez nion inoiz Maitaneri mutil laguna kenduko, nahiz eta berak ni gorrotatu.

Gaur kristoneko bronka izan dute Iker eta Maitanek eta uztera doazela uste dut. Arratsaldean, Iker nigana hurbildu eta utzi egin dutela esan dit. Oso triste dagoela ikusirik nire etxera gonbidatu dut pelikula bat ikusteko ea pixka bat animatzen den. Pelikula ikusten ari ginen bitartean, Iker nigana hurbildu eta muxu leun bat eman dit, ezpainetan. Gero oso serio jarri da eta maite nauela esan dit, eta beste muxu bat eman dit. Azkenean, ea bere neskalaguna izan nahi dudan galdetu dit eta nik baietz esan dut.

Hemendik aurrera, ez gara lagunik onenak izango bakarrik, zerbait gehiago baizik.

    • 'AMODIO KISKALDUA' – Andoni Hernandez – 4B

Iker da nire lagunik onena. Oso mutiko jatorra da, eta primeran moldatzen gara biok elkarrekin. Bizi ere, elkarrengandik nahiko hurbil bizi gara, eta ttikitatik gara lagunak.

Gure koadrilan, sei-zazpi lagun gara, baina lagun-lagunak, gu biok. Izan ere, azken aldian gero eta zailagoa egiten zaitu besteekin ongi konpontzea. Hobekien Ainararekin, baina hori nola nahiko bakartia den, ez da beti gurekin ibiltzen. Beste laurekin, ordea ... Horiekin ez dakigu zer egin behar dugun. (Hamaiketan igerilekuan – Antton Kazabon)

Behin, zinemara bidean, han ikusi genuen Iker eta biok Ainara parkean bakarrik. Hurbiltzean, negarrez zegoela ikusi genuen eta bera, gu ikustean, altxatu eta korrika irten zen.

Hurrengo egunean, klaseak hastean, han ez zegoela konturatu ginen. Klaseak amaitzean, eguerdian, bere etxera joan ginen baina, bertara iristean, dena ulertu genuen. Ainararen etxea guztiz erreta zegoen eta auzokoek esan zigutenez, Ainara orain umezurtza zen. Bere gurasoak sutean hil ziren.

Hori jakitean Ainararen bila joan ginen baina ez genuen inondik ere aurkitu. Aste bat bere bila egon ondoren bere eskutitz bat jaso nuen. Bertan hau jartzen zuen:

Kaixo Unax:
Nire bizitzak ez du sentzurik. Gurasoak joan zirenetik ezin izan dut lorik egin. Horrela bizitzeko nahiago dut hilda egotea. Sentitzen dut baina ez dago atzera bueltatzerik.
Agur.

Ainara

Eskutitza ikusterakoan, negarrez joan nintzen bere bila eta, parkera iristean, zerbait ikusi nuen lurrean botata. Hara hurbiltzen lurrean botata zegoena ikusi eta ezin nuen sineztu. Han zegoen pizkailua eta gasolina bidoiaren tartean, erreta. Nik besotan hartu eta lehenago esan behar niona esan nion: Maite zaitut!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina