2013-10-16

Kafkaren aulkia


Uxue Alberdi, Andoni EgaƱa, Miren Agur Meabe eta Pello Ramirezek hitza eta soinua uztartuko dituzte Bilbaopoesian, edertasunez eta sentsibilitatez jositako "Kafkaren aulkia" proposamenari esker.

 Bihar osteguna, hilak 17, Bilbaopoesiak jasoko duen jarduera bitxienetakoa gertatuko da. Edertasun erretorikoz, musikaltasunez eta sentsibilitatez betetako topaketa izango da, euskaraz, lehen mailako bi bertsolariren partaidetzarekin, Bertsolari Txapelketa Nagusia lau aldiz irabazi duen Andoni EgaƱarekin eta Uxue Alberdirekin. Gainerako partaideak, Miren Agur Meabe lekeitiar poeta bikaina, 2011ko Kritikaren Saria eta 2002, 2007 eta 2011 urteetako Euskadi Literatur Saria (haur eta gazte literaturan) irabazi dituena, eta Pello RamĆ­rez musikaria, ekitaldiaren ahozko edukia bere musikaren samurtasunez inguratzeko. Guztiek batera garatuko dute “Kafkaren aulkia” delako ekintza arratsaldeko 19:30etan Bidebarrieta Kulturgunean, Bidebarrietako Liburutegian liburuaren eta literaturaren sustapenari eskaintzen zaion txokoan alegia. Sarrera doakoa da. 

 

Iturria: kulturklik 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina