Xalbador Eguna Urriaren 11, 12 eta 13an izan da. Aurtengoan Xalbador bera eta Iñaki Eizmendi 'Basarri' omendu dituzte.
Ohiko denez Urepelen ospatu da festa. Urepeleko Herriko Etxearen, Euskaltzaindiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren
eta Eusko Jaurlaritzaren laguntasun eta babesa izan du.
Egitaraua zabalean egin ziren, besteak beste, Benito Lertxundiren kantaldia, euskararen egoerari buruzko hitzaldia, Xalbadorren itzalean, hamar urte (Joxemari Iriondo - Auspoa 326) liburuaren aurkezpena, Xalbadorren etxola aldera mendi ibilaldia, lore-eskaintza, herri kirol saioa eta Larraineko (Zuberoa) dantzarien saioa. Ezin falta bazkaria eta bertsolari zaioa. Amets Arzallusek, Sebastian Lizasok, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxek eta Joxe Luis Gorrotxategik saio bizi-bizia egin zuten; laurok batera, banaka, binaka nahiz gai librean, puntutan ordu beteko saio bizi-bizia eskainiz. Iturria: Euskaltzaindia.
Gehiago irakurri.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina