2013-12-11

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

Hau da joan zen asteko asteartean, Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, gure ikastetxeak egin zituen ekintzen testigantza.

DBHko ikasleak herriko plaza nagusira joan ziren, herriko beste eskoletako ikasleekin elkartu, manifiestua irakurri eta, kolorezko txartelen bidez, euskara ez dela egun bateko gauza adierazteko. 365 egun aldarrikatu nahi zen txartel hauen bidez. Ondoren txokolatada ederra egon zen ikastetxean eta euskal abestiak abestu ziren.

Batxillerko ikasleek, berriz, herriko antzokian jaialdi ederra izan zuten. Hasteko Markos Unzetabarrenetxeak kontzetua eman zuen. Ondoren ikastetxeko neska-mutilez osatutako taldeak abestu zuen. Josune Arakistain (Batx 2C) eta Alaitz Eskudero (Batx 1D) Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketako garaileak jarraitu zuten eta bukatzeko manifiestua irakurri zen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina