2014-03-25

Arrakasta 'Liburu gaztea' booktrailer lehiaketan

Martxoak 16an bukatu zen Galtzagorrik antolaturiko 'Liburu gaztea' booktrailer lehiaketara lanak aurkezteko epea. Guztira 275 lan aurkeztu dira , iaz baino 118 lan gehiago.

DBHko ikasleentzat antolatzen da lehiaketa hau, eta maila bakoitzari liburu jakin baten booktrailerra egitea portunatzen zaio. Hauek dira aurtengoak:
  •  DBH-1(12-13 urte) Maitagarria eta desioa. Mariasun Landa. Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga. Elkar, 2012
  • DBH-2 (13-14 urte) Marta ispiluaren aurrean. Teresa Calo Fontan. Itzultzailea: Mitxel Murua. Elkar, 2012
  • DBH-3 (14-15 urte) Ezer ez. Jane Teller. Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal. Alberdania, 2012
  • DBH-4 (15-16 urte) Saguak eta gizonak. John Steinbeck. Itzultzailea: Iñigo Errasti. Alberdania, 2012
Orain bozkatzeko garaia da. Bozketzeko epea martxoaren 24tik maiatzaren 16ra bitartean zabalik egongo da, eta edonork bozkatu dezake.

Hauek dira booktrailerak ikusteko eta botoa emateko helbideak:
- Ikusteko: http://www.galtzagorri.org/liburu-gaztea/
- Bozkatzeko: http://www.galtzagorri.org/liburu-gaztea/2013-2014/bozkatu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina