2014-03-19

Martxoak 21 Poesiaren Nazioarteko Eguna

Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"
Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"    


Kontxexirentzat
Kantatutzera indar haundiko
desio batek narama,
Kontzezi, zuri nahi dizut eman
merezia dezun fama;
gure probintzi Gipuzkoakoan
igualik gabeko dama,
bedeinkatua izan dedila
zu egin zinduen ama.


Zedorrek uste ez zenuela
egon nitzaizun begira,
lehenbizikoan oinetara
ta hurrena berriz gerrira;                                     
oinak dituzu txiki politak,
gustagarriak txit dira,
gerrian berriz eman litzazke
kana bat zintak bi jira.

Handik hurrena ipini nizun
erreparua petxura,
orduantxen bai eman nizula
aingeru baten itxura;
Jaungoikoak berak deitu izan balit
igo nedila zerura,
zure ondotik hara joan beharrak
emango zidan tristura.


Ondoren jarri nitzan denboran
begiratuaz lepora,
bihotzak salto egiten zidan
irten nahian kanpora;
irten ta zuzen, badakit zierto,
joango zan zure kolkora,
nik jakitera nahi zenuela
utziko nion gustora.

Atentzioa begietara
paratu nizun segidan,
ez dakit zierto begiak edo
eguzki berri bi ziran;
ondo ikusi ez nizkizun ta
nola esango det zer diran,
begiratutzen nizun guzian
bista kendutzen zenidan.

Ile beltz eder dizdizaria
oparo dezu buruan,
konparatzeko balio duen
sedarik ez da munduan;
trentzak eginik zenekan dana
erregin baten moduan,
diamantezko koro eder bat
falta zitzaizun orduan.

Ointxo politak, gerria mehea,
grazia mila petxuan,
lepo biribil dirudiena
egin berria tornuan;
pare gabeko begi argiak,
ile ederra buruan,
zu baino aingeru politagorik
ez da izango zeruan.

Beti ariko naiz Jaunari eskaka
ondo izan zaitezela,
ez zazula uste nere bizian
zutzaz ahaztuko naizela;
eskumuinak maiz bidal nazkizu
orain artean bezela,
hainbeste egin behar didazu,
penaz hilko naiz bestela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina