Iturrian Bartolo
eta iturrira bidean, Maritxu,
biak egarriz itsu,
ito artean edanean irrikatsu.
Bildu dira iturrian
Maritxu eta Bartolo, isil-pozez,
hain leku bakartian,
eta inon jenderik ez,
musuak edan uraren ordez!
Suari beha gaude
ezin kendurik begiak, miraz;
txinpartak gure alde
tentuz eta pilpiraz
ditu jaurtitzen, esnezko irriaz.
Hotz da kanpoan, elur.
Negua, burduntziak eta izotza.
Txori-mina ez da gezur.
Baina gure nihotza,
garretan lepo, ez dago hilotza.
Ez da ikusten airea.
tinko eskuarea,
sasoi betean hatsa,
hanka oker-oker eginda urratsa.
Txoritan edo zuhur,
aireak, ai ama!, nondik jotzen dion,
izan liteke elur
edo eguzki bizion,
isobarak badira txar ala on.
Lurra saltoka dabil
udako txoriñoekin batera,
soinu eta bandera,
pozkida huts da lokatz pizar bera.
Zer dela-eta kantuan kilkirra?
Adi entzun nire boza:
Lur dabil su eta bira
itzuli baita, ezin hilez, bizira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina