Baliteke, bidaztia, edonora zoazelarik
ene maitea aurkitzea. Baina
aurkitzez gero, ekar ezazu, edonondik,
ene malkoen berri eman eta
ekar ezazu.
Zergatik ezagutu zintudan, maitea,
biotza orain triste edukitzeko?
Zure begirada, goizeko izarra,
ezagun da ez dela enetzat dirdiratzen.
Arbola zabala, arbola freskoa,
berak eta biok zaintzen genuen arbola:
nortzu babestuko dituzu orain?
Beste batzuri emanen diezu itzala
ene malkoz elikatu eta gero.
Gartzelako kanta
Kondore aita, eraman nazazu.
Miru anaia, gida nazazu.
Gure amari isilean esaiozu
duela bost egun ez dudala
jatekorik ahora sartu,
ez dudala deusere edan.
Aita mezularia, anaia berri eramailea,
eraman egiozu gure aitari
eta gure amari
ene abotsaren tristura noragabea
eta ene bihotzaren larritasuna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina