2014-10-01

2014 'Madelon Sariak'

EHGAMek Gazteentzako literatur lehiaketa baten berri bidali digu. 2014 'Madelon Sariak' dira eta 14 eta 25 urte bitarteko edozein gaztek parte har dezake. Bi kategoria egongo dira, 14-17 eta 18-25 urte  bitartekoak.Kategoria bakoitzean bi sari egongo dira: lehenengoari 300 € eta diploma emango zaizkio eta bigarrenari 150 € eta diploma.

Lanak bai euskaraz bai gazteleraz jasoko dira, modalitate bakarra izanez.
Lanak 5 eta 10 orrialde bitarteko luzera edukiko dute, espazio bikoitzean, Times New Roman 12an. Baldintza hau betetzen ez duen lanik ez da onartuko.  

Gaia librea izango da, baldintza bakar batekin, gay, lesbiana, bisexual edo transexualei buruz izatea.
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina