2014-10-02

'Xilaba' Ipar Euskal Herriko Bertso txapelketa martxan

Urriaren 4an abiatuko da 'Xilaba' Ipar Euskal Herriko Bertso Txapelketa Muskildin. Joana Itzaina Bertsularien Lagunak elkarteburuak "Laugarren Xapelketak erakusten du bidean segitzen dugula geroz eta segurrago" zion 2014ko edizioa aurkezterakoan. Aurtengoa 4. edizioa da.

Hauek dira parte hartuko duten 18 bertsolariak: Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Mixel Etxekopar,Sustrai Colina, Xan Alkhat, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Xumai Murua, Ortzi Murua,Patxi Iriart, Ramuntxo Christy.

Hiru kanporaketa izango dira:
  • Muskildin, urriaren 4an, Senperen, urriaren 11an eta Aiherran, urriaren 18an (Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart, Ramuntxo Christy)
Finalerdiak Aiziritzen, urriak 26an, eta Larresoron, azaroak 2an izango dira.

 
Finala: Baionan, Lauga gelan, azaroak 15ean izango da.

Informazio gehiago

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina