Atzo goizean aurkeztu zuten Bilbon udazkenean jokatuko
den 'Josi' 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa.
Urriaren 12an Galdakaon hasiko da, eta abenduaren 20an amaituko da Bilbon, Miribillako Bilbao Arenan.
Hiru fase edukiko ditu Txapelketak: bost kanporaketa, hiru finalaurre, eta finala.
37 bertsolarik parte hartuko dute. 30 hasiko dira kanporaketetan, udaberrian jokatutako eskualdeetako txapelketetatik sailkatu direnak eta noizbait finalista izan direnek osatzen dute taldea. Beste zazpirak 2012ko finalistak dira, eta finalaurrekoetan ekingo diote Txapelketari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina