2015-03-13

'Euskaraz Bizi Eguna' Otxandion

Aurtengo 'Euskaraz Bizi Eguna' Otxandion egingo da Apirilaren 18an. Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera bultzatu nahi du aurten ekitaldiak. Herriko eragileekin osatutako egun osorako egitarau zabala izango da. Horrez gain Luhartz, Gozategi eta Governors taldeen kontzertuak izango dira.

Iturria: Sustatu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina