2015-03-13

'KORRIKA'ren aurkezpena Bilbon

Atzo egin zen '19.KORRIKA' aurkezpen ofiziala Bilboko Alondigan. Mertxe Mugika AEK-ko idazkari nagusiak euskara ikasle eta irakasleak hartu ditu gogoan; esan du AEK "zoriontsu eta harro" dagoela milaka herritarrek euskara ikasteko egindako ahaleginagatik; irakasleek erakutsitako prestasuna eta gogoa ere txalotu zituen.

Aurtengo Korrika Urepelen abiatuko da martxoaren 19an eta Bilbon bukatuko da 29an.

Iturria: Berria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina