Atzo aurkeztu zen, eta 'Bi urtetako kronika fakultatiboa' du izenburu Joan Mari Irigoienen liburu berriak. Gaitz larri bat diagnostikatu ziotenetik aurrera idatzitako poemek osatzen dute liburua. Hiru atal ditu liburuak: Lehenengo gau-kolpea, Bigarren gau-kolpea eta Bizitzak aurrera darrai. Angel Lertxundik egin zuen liburuaren aurkezpena. Aurkezpenean berak esana da 'Izurri baten aurrean, edo oinazearen aurrean, oro har, bi bide har ditzake literaturak, bi aukera ditu idazleak: oinazeari bizkarra eman edo, oinazeari aurre eginez, haren berri eman'. Irigoienek bigarren bidearen aukera egin du liburu hau idatzi eta aurkezterakoan.
Iturria: Berria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina