'Emozioak eta umorea ahozkotasunean' du izenburu Mintzolak seigarren aldiz antolatu dituen Ahoa Bete Hots jardunaldiak.
Bertsozale Elkartea, Kantuzale Elkartea, Antzerkizale Elkartea eta Ipuin kontalarien taldea elkartu dira jardunaldiok antolatzeko.
Antzerki, kantu zein ipuin kontakizunean umoreak hartzen duen lekua ez da txikia. Ahozko generoek poza ez ezik eragiten dituzte beste hiru emozioak ere: haserrea, tristura eta beldurra. Horiek ahozko generoetan nola gertatzen, eragiten edo lantzen diren ikusiko dute aurtengo jardunaldietan.
Jardunaldiak uztailaren 1ean, 2an eta 3an izango dira Mintzola Fundazioaren egoitzan, Amasa-Villabonan.
Iturria: Mintzola
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina