Emozioak eta umorea ahozkotasunean izango da Ahoa Bete Hots jardunaldietako aurtengo ekitaldiko leloa. Mintzola Fundazioa, Bertsozale Elkartea, Kantuzale Elkartea, Antzerkizale Elkartea eta Ipuin Kontalarien Taldea batu dira antolakuntza lanetarako. Beraiek adierazi dutenez "irakasleentzat, aurkezleentzat, aisialdiko begiraleentzat, gurasoentzat, bertsolarientzat, antzezleentzat, ipuin kontalarientzat, kantarientzat, bertsolaritza irakasleentzat eta jendaurrean ari den edonorentzat" izan daiteke interesgarria Ahoa Bete Hots jardunaldietako aurtengo ekitaldiko eskaintza. Uztailaren 1ean, 2an eta 3en egingo da, Amasa-Villabonako (Gipuzkoa) Mintzola ahozko lantegian, eta izena emateko epea zabalik dago, www.mintzola.eus helbidean.
Iturria: Berria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina