Banatu dira aurtengo "Liburu gaztea" Booktrailer lehiaketako sariak. Sari hau Galtzagorri elkarteak antolatzen du gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz.
Hona hemen irabazleak:
- Ikastetxe atalean: Olainloclau taldea (Mariaren Lagundia DBH1, Bergara) eta Esther Muxika eta Eider Garcia bikotea (Axular Lizeoa DBH4, Donostia) izan dira saritu nagusiak.
- Norbanakoen atalean: Munduko Imajinarium taldeak (Landaberri BHI, DBH1, Lasarte-Oria) lortu du saria.
Ikasturte honetan, guztira, 21 ikastetxek hartu dute parte. Gipuzkoako DBHko 16 ikastetxek, Bizkaiko 4 ikastetxek eta Arabako 1ek.

Loturak jarraituz ikus daitezke booktrailer sarituak.
Iturria: Galtzaberri
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina