2016-05-12

Leioako Umore Azoka maiatzaren 19tik 22ra

Aurtengo edizioa 17.a da, eta 54 konpania izango dira umorezko antzerkiaren erakusleiho honetan. 54 hauetatik 25ek erabateko estreinaldia aurkeztuko dute Leioan.

leioako umore azoka bilaketarekin bat datozen irudiak

Antolatzaileek diotenez, Umore Azoka jaialdia da, azoka da eta festa ere bada. Jaialdia da egungo kale ikuskizun onenetariko batzuk eskaintzen dituelako. Azoka da sektoreko profesionalak eta artistak batzen dituelako. Eta festa da lau egunez Leioako kaleak alaitasunez betetzen dituelako.

Ta-ta-txan! ¡Umore Azoka jada martxan da! ¡Ondo pasa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina