Euskal letren azoka da "Literaturia" jaialdia, eta udaberriko euskarazko liburuen erakusleku bihurtzea du helburu. Hainbat ekitaldi, ikuskizun eta liburu aurkezpenek osatzen dute jaialdiko egitaraua. Aurtengo leloa "Plazer hutsa" da, literatura plazer iturri dela aldarrikatuz.
Parte hartuko duten idazle, musikagile eta abeslarien zerrenda oso luzea da: Miren Agur Meabe, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, Goizalde Landabaso, Harkaitz Kano, Iban Urizar, Ainara Gurrutxaga, Ruper Ordorika, Xabier Paya, Oier Guillan eta beste hainbat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina