Bukatu da ikasturtea. Eta azken egunean, ohi bezala, jaialdia izan genuen. Gelaka prestatutako ikuskizunak taularatu zituzten ikasleek: abestiak, dantzak, musika ... Herri jolasak ere jolastu ziren, ikasle eta irakasleak lehia bizian jokatuak. Pintxoak eta edariak salgai jarri zituzten datorren ikasturtean dbh 4. mailan egongo diren ikasleek, etapako ikasbidaiari begira. Urduritasuna, malkoren bat, agurrak, ondo egindako lanak ematen duen lasaitasuna eta beste hainbat emozio pil-pilean egon ziren. Hemen dituzue eguneko hainbat argazki. Ondo pasa uda!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina