2016-06-22

Udako gau bateko ametsa

William Shakespeare hil zela 400 urte betetzen dira aurten. Urtemuga aprobetxatuz, idazlearen "Udako gau bateko ametsa" estreinatu dute Tanttaka antzerki taldeak, Cristina Enea Fundazioak, Musika Kontserbatoriak, Kukai dantza konpainiak, Easo abesbatzak eta TAEk. Emanaldiak Cristina Enean izango dira uztailaren 24a arte. Ikuskizunak 3 ordu irauten du, parkean zehar ibilaldia eta afaria barne daude. Egitasmoa Donostia2016 kultura hiriburutzaren barne dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina