2017-09-15

Hasi dugu ikasturte berria

Irailaren 7an izan dugu ikasturte berriari hasiera emateko eguna. Arreiturreko liburutegia eta Ezenarroko aretoa bete-beteta egon dira. Era guztietako aurpegiak gure artean: alaiak, kezkatiak, serioak, urduriak, tristeak ...
Lagun zaharrekin topo egiteko poza eta berriak egiteko ilusioa nabaria izan da.
Animo guztioi, ikasle eta irakasle, erronka ederra dugu aurrean eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina