Arantxa Urretabizkaia, Asier Serrano eta Fernando Aramburu idazleek irabazi dituzte aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Euskarazko Saiakera, Euskarazko Literatura eta Gaztelaniazko Literatura sailetan. Hain zuzen ere, Bidean Ikasia, Linbotarrak eta Patria liburuengatik jaso dituzte sariak.
Arantxa Urretabizkaiak"tamalez, pil-pilean dagoen gai bati heldu dio" Bidean Ikasia liburuan: Hondarribiko alardea. "Arazoa barrutik eta bere ondorio larri guztiekin ezagutu duenaren lekukotza eskaintzen du, askotan entzun dugun eta harritu gaituen esaldi bati erantzuna eskainiz: 'Zu ez zara hemengoa eta ezin duzu ulertu zer gertatzen den'".
Asier Serranori (Linbotarrak) dagokionez, epaimahaiak dio egilea "sinbolo eta irudien berariazko sare bat ehunduz" doala olerkietan zehar, "bildumari batasun berezia eta izaera ahaltsua ematen diona".
Azkenik, epaimahaiaren arabera, Patria Fernando Arambururen lanak "harritu egin gaitu, erakusten duen anbizioagatik eta azken berrogei urteotako euskal gizartea zehaztasun handiz irudikatzen duelako".
Iturria: EITB.EUS
Iturria: EITB.EUS
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina