Ezin itzuli bidean atzera
ezin berriz bizi izandakoa (Ilunorduak eta argilaurdenak – Josantonio Ormazabal)
ezin itzuli gu iraganera
ezin gauzatu denboran saltoa.
Minutuak hortxe doaz aurrera
erlojuak segi bere jokoa
segundutik segundura pasatuz
begi aurretik bizitza osoa.
Urte asko ditut nik bizkarrean
bizitza bukaera gertukoa
iraganera begira nago ta
begi bistan daukat haurtzaroa.
Ondoren hortxe ikus dezaket
lainoz bildurik nerabezaroa
ama egin nintzen garaia ere
buruan ederki gordetakoa.
Gaur eguneraino nator orain
bukatuz bizitzen errepasoa
segunduak, minutuak, orduak
erlojuaren tik taka lausoa.
Halere, iragana urrun dago
etorkizuna da etorkizuna
beraz, laga horiek eta
bizi ezazue gaurkoz gaurkoa
----------------------------------------------
2.Saria: 'HERRI GALDUA' – Julia Nijs – 1 EEzin itzuli bidean atzera
ezin berriz bizi izandakoa (Ilunorduak eta argilaurdenak – Josantonio Ormazabal)
Te-aren eta usainen babespean
geratu da bertan bizitakoa
inoiz bizi izan dudana baino
bizipen politagoa.
Ezin pentsa dezaket orain
hasierako beldurran.
Ez baitu lekurik gaur
neure garunean.
Lasai! Diotsot nik
neure buruari
ez gara geratuko eta
ezeren egarri
eska iezaiozu nahi duzuna
etorkizunari.
Etorkizunari! Zer eska diezaioket
ba nik?
Ez baitut aparteko
desiorik
herrialde zoragarri honetara baino
itzultzerik.
Baina orain ezin itzul naiteke
atzera
nahiz eta sentimendu hori
barru-barrutik atera
hala ere hau pentsatuz
noa etxera
Beste bat arte lurralde
maitea!.
--------------------------------------------------------
3.Saria: 'MAITEAREN ZAIN' – Jone Makazaga – 1 D
Ezin itzuli bidean atzera
ezin berriz bizi izandakoa (Ilunorduak eta argilaurdenak – Josantonio Ormazabal)
zure laztan, muxu guztiak
ziren nire biziak, paradisu argiak.
Egun hartan egin zenidan irri hura,
non galdu zen?
Zure begirada sakona gogoan dut,
ai hemen egongo bazina!
Baina joan zinen eta,
ezin itzuli bidean atzera
ezin berriz bizi izandakoa.
Urrun zaude, gertu barnean
zauria zabalik dago,
gero eta handiago.
Triste bizi naiz, laino beltzean
baina egunen batean
ortzadarrak nire ahotxoan
irri eder bat marraztuko du.
Behin urrundu gintuenak
berriz lotuko gaitu.
Maite zaitut eta,
berriz bidean atzera itzuliko gara
gure eskuak elkar uki dezaten betirako.
------------------------------------------------------------------
'HELDUKO OTE UDABERRIA' – JOANES ESTURO – 1 C
Ezin itzuli bidean atzera
ezin berriz bizi izandakoa (Ilunorduak eta argilaurdenak – Josantonio Ormazabal)
Ezin aurrera egin.
Izan nintzena ezin ahantzita,
orainean atsekabetuta,
Iluntasunetik begirada altxatu ezinda.
Ez dut bakerik barnean,
maitasuna dut arantzaz josia,
masusten goxotasuna mingartua.
Amildu naiz ahazturaren ilunean,
zoriona harkaizpean.
Azkura azalean.
Behelaino artean,
nork jakin, aurre egingo diodan.
Itsutzen nauen haizea,
hozten nauena.
Muturtuta, itzalean, neguko izotza.
Arren! Ama!
Ez zaitut nahi ezkutuan kirikaka,
ez dut berriz amore emango.
Etsipenean murgilduta
zeure zain, belardian bakartuta.
Bero ezazu amalurra,
urdindu ezazu ortzia
behar zaitut, eguzkia.
------------------------------------------------------------------
'ZU EZ ZAUDENEAN' – MAIALEN SOLABARRIETA – 2 A
Ezin itzuli bidean atzera
ezin berriz bizi izandakoa (Ilunorduak eta argilaurdenak – Josantonio Ormazabal)
Ezin soilik begiratu aurrera
Ezin dut sentitu zure ahoa
zure faltak narama ilunera
gaitza, ez sentitzea zure beroa.
Bakardadeak narama ohera
bertan hutsik dago nire alboa,
noizbait izango ote naiz berbera
mareak beti narama
zure itsasertzera.
Ezin entzun berriz zure ahotsa
Ezin kendu inoiz zure gogoa
Zure hutsikea izan da nire
arima estali duen behelainoa.
Goizeko argi leuna, ihintza,
txoritxoen txorrotxio gozoa,
udazken hosto lehorren erortzea,
guztiak zu gabe ez dit axola,
nire bizipoza errekak daroa.
----------------------------------------------
'ZU GABE' – BIDANE GONZALEZ – 2 E
Ezin itzuli bidean atzera
ezin berriz bizi izandakoa (Ilunorduak eta argilaurdenak – Josantonio Ormazabal)
ezin ahaztu urte on denak
ezin sentitu bere beroa.
Denborak aurrera egingo du
denbora motel igaroko da
denbora zu gabe ez da izango
denbora izan beharko zukeena.
Gu biok neska ta mutil izanda
gu biok txikitan genuen jolasten
gu biok elkar maite-maitetan
gu biok bat osatzen genuen.
Zergatik joan zinen horren urrun
zergatik ni inor gabe utzi
zergatik zeneukana ahaztu
zergatik gutun suizida idatzi.
Beldurra sentitzen dut orain
beldurra ohearen izkinan
beldurra etxean bakar-bakarrik
beldurra bizitza bakartian.
Lorez bete dut zure etxea
lorez bete dut gure paradisua
lorez inguratu zaitut
lorez betez elkar daukagun sua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina